72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako fisioterapeuta izateko 14 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako fisioterapeuta izateko 14 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedaturikoari jarraikiz (1999ko irailaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 113. zk.), epaimahaiak txanda irekiko izangaien artetik probak gainditu, puntu gehien lortu eta deialdiaren xede ziren lanpostuetan sartzen zirenak izendatzeko proposamena egin zuen. Izendapen proposamena 2001eko azaroaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 136. zenbakian hain zuzen.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2002ko otsailaren 4an emandako ebazpenaren bidez izendapena argitaratu zen (2002ko otsailaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 25. zk.).

Yolanda Alfonso Bergueño eta Cristóbal Gogorza Arroitaonandia jaun-andreak, berek eskatuta, borondatezko eszendentzian daude kargu-hartzearen egunetik beretik, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko erregelamenduko 35.3 artikuluak dioenaren arabera, data hartan beste Administrazio Publiko batean ari baitziren lanean. Horregatik, bidezko da probak gaindituak zituzten izangaien zerrendako hurrengoak izenda daitezela proposatzea.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako fisioterapeuta izendatzeko proposamena onetsi da, bi hauen aldekoa: Mª Victoria Yarnoz Jiménez eta Soraya Cosgaya Maroto andreak.

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren bian.-Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: A0204937