72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

745/2002 EBAZPENA, apirilaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Isabel Martínez Irisarri andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako funtzionarioa, Mendillorriko Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko burutzatik kentzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, maiatzaren 19an emandako 600/1998 Ebazpenaren bidez, María Isabel Martínez Irisarri andrea Mendillorriko Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko buru izendatu zuen bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik dauzkadan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.-María Isabel Martínez Irisarri andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako funtzionarioa, Mendillorriko Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko burutzatik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamazazpian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0205132