72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R T E S

Bikote egonkorren udal ordenantza hasiera batean onetsirik

Herri honetako Udalak Bikote egonkorren udal ordenantza hasiera batean onestea erabaki zuen, hilaren 26an egin osoko bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoa betez, espedientea jendaurrean egonen da, udal idazkaritzan, hogeita hamar egunean, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Cortesen, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian. Alkatea, Ismael Miñés Catalán.

Iragarkiaren kodea: A0204835