72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailerako epatzea

Berriozarko Udalak, 2002ko apirilaren 24an egin osoko bilkuran, ebazpen hau eman zuen:

"Ikusirik Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Saileko idazkariaren ofizioa, batetik jakinarazten duena 233/02 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela, Fermín Ibarrola Alemán jaunak sustaturik, errekurtso egileak aurkeztutako alegazioa partzialki ezetsi beharrez eta Berriozarko Arau Subsidiarioetako R1, R2 eta R3 unitateen Konpentsazio Batzordearen estatutuen proiektua eta jarduketa oinarriak behin betikoz onetsi beharrez 2001eko abenduaren 19ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren aurka, eta bertzetik eskatzen duena dagokion administrazio espedientea igortzeko, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan aurreikusitako epatzeak egin ondotik.

Erabaki da:

Lehenbizikoa.-Fermín Ibarrola Alemán jaunak aurkezturiko 233/02 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea igortzea Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera.

Bigarrena.-Auzitegi horretarako epatzea uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan aipatzen diren interesatuak."

Argitara ematen da orok jakin dezan eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan, Fermín Ibarrola Alemán jaunaren fabore, haren azken helbide ezaguna hau baita: Urbanización Elizalde, 5, 31620, Olatz (Eguesibar).

Berriozarren, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian. Alkatea, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0204832