72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A K U N T Z A

Lakuntzan hondakin bizigabeen hondakindegia handitzeko eta lehengoratzeko proiektua hasiera batez onetsirik

Lakuntzako Udalak, 2002ko apirilaren 5ean egin bilkuran, legeak eskatu quorumaz, ondoren hitzez hitz heldu den erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea "Arnatz alderdian hondakin bizigabeen hondakindegia handitzeko eta lehengoratzeko Plana" izeneko proiektua.

2. Onetsitako proiektua jendaurrean egonen da, 15 eguneko epean, iragarkia paratuta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintzian zabalpen gehien duten egunkarietako batean, interesatuek bidezko juzgatzen dutena alegatu ahal dezaten.

3. Erabaki hau proiektuak zuzenean ukituriko interesatuei igortzea, baita Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuari ere.

Lakuntzan, bi mila eta biko apirilaren hogeita bostean. Alkate udalburua, Sokorro Artieda Flores.

Iragarkiaren kodea: A0204838