72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I Z A B A

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsirik

Izabako Udalak, 2002ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Izabako Udal Planeko 2. poligonoko 237. lurzatiaren xehetasun azterlana; bakarrik bolumen nagusiari dagokionez, 6 etxebizitzako eraikinak, garajeak eta trastelekuak eraikitzea sustatzeko, Angel Galán Treviñok Zalardoki S.L. enpresaren izenean eskatu eta sustaturik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluan xedatua betetzeko; interesatu guztiek ikusi ahalko dute espedientea eta horri buruzko alegazioak aurkeztu, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Izaban, bi mila eta biko apirilaren zortzian. Alkate udalburua, Angel Luis de Miguel Barace.

Iragarkiaren kodea: A0204837