72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I N T Z A

E D I K T U A

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betez, aditzera ematen da Beteluko Udaleko bulegoetan, jendaurrean egonen dela, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak barruti horretan sartu nahi ez dituztela berariaz adierazteko.

Barrutian sartu beharreko alderdiak: Errazkingo Kontzejua, Beteluko Udala, Intzako Kontzejua, Gaintzako Kontzejua, Uztegiko Kontzejua, Azkarateko Kontzejua eta Arribe-Atalluko Kontzejua.

Betelun, bi mila eta biko apirilaren hogeita bostean. Barrutiaren titularra, Juan José Saralegui Irigoyen. Intzako Kontzejuko alkate udalburua.

Iragarkiaren kodea: A0204836