72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A F R A N C A

2002ko ekitaldi ekonomikoko ordenantza fiskalak eta karga-tasak behin betikoz onetsirik

2002. urteko udal zergetako karga-tasa, indize eta portzentajeak eta ordenantza fiskaletako eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifen aldaketa, 2002ko urtarrilaren 1ean indarra hartzeko, hasiera batez onetsi eta 26. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2002ko martxoaren 1ekoan, argitaratu ziren. Hasierako onespena argitaratu ondoko hogeita hamar egun baliodunak erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan direnez, behin betikoz onetsitzat jo dira.

Villafrancan, bi mila eta biko apirilaren hogeita lauan. Alkatea, Julián León Merino.

Iragarkiaren kodea: A0204844