72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MURILLO EL FRUTO

Aurrekontua hasiera batez onetsirik

Udal honek, 2002ko apirilaren 26an egin osoko bilkuran, ondoren hitzez hiz heldu den erabakia hartu zuen:

2002ko ekitaldiko aurrekontu orokorra.

Aurrekontu orokorraren proiektua eta dokumentazio osagarria aztertu ondoren, eta ikusirik egokia dela dirusarreren kalkulua eta behar beste kreditu dagoela betebeharrei erantzuteko eta zerbitzuen jardunak dakartzan gastuei aurre egiteko, eta, horren ondorioz, nibelazioa benetakoa delarik.

Erabaki da:

1. Hasiera batez onestea entitate honen 2002ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, eta jendaurrean izatea, NTOFLko 202. artikuluan eta NTAFLko 276. artikuluan adierazitako moduan.

2. Entitateko langileen plantilla organikoa onestea, Langileen Estatutuaren Testu Bategineko 19 eta 20. artikuluek eta NTAFLko 233 eta 236. artikuluek xedatu bezala.

3. 2001eko ekitaldiko kreditu gerakinak aurrekontuan sartzea onetsi da, espedientea agertzen denaren arabera.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 276. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da idazkaritzan, hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Epe horretan, herritar edo interesatuek aztertzen ahal dute eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkeztu.

Jendaurreko aipatu epea igarotzen bada inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Murillo el Fruton, bi mila eta biko apirilaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: A0204843