72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MURILLO EL FRUTO

Herrilurretako lurra desafektaturik

Udal honek, 2002ko apirilaren 26an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quorumaz, hasiera batez onetsi zuen herrilur baten desafektazioa. Lurrak hirurehun metro karratu ditu eta katastroko 3. poligonoko 430. lurzatian dago.

Desafektazioaren xedea da herrilur horretako ehun metro karraturen erabilera Telefónica Servicios Móviles, S.A. enpresari lagatzea, bertan telefoniako gunea (errepikagailua) egin dezan, telefonia mugikorreko estaldura hobetzearren. Lurzatiaren gainerakoa telekomunikazioetako jar litezkeen instalazioetarako eta azpiegituren zerbitzuetarako erabiliko da.

6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 143.ean ezarritakoarekin bat, espedientea eta klausula administratiboen plegua jendaurrean egonen dira hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Hala, epe horretan, alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahalko dira.

Hasiera bateko erabakia behin betiko bilakatuko da alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Murillo el Fruton, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: A0204842