72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R C H A N T E

Cascanteko bidea sektorea urbanizatzeko proiektua hasiera batez onetsirik

Murchanteko Udalak, Alkatetzak 2002ko apirilaren 20an emandako ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Cascanteko bidea sektorea urbanizatzeko proiektua, Konpentsazio Batzordeak sustaturik.

Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan bidezko juzgatzen diren alegazio eta erreklamazioak aurkez daitezen Udal honen idazkaritzan.

Murchanten, bi mila eta biko apirilaren hogeita hiruan. Alkatea, Ignacio López Catalán.

Iragarkiaren kodea: A0204840