72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B L I T A S

Xehetasun azterlaneko aldaketa hasiera batez onetsita

Udal honek, 2002ko maiatzaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Barillas etorbideko xehetasun azterlaneko aldaketa puntuala, Rufino Equísoain jaunak aurkeztua, Ignacio Bayón Forcén arkitektoaren proiektuari jarraituz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluari jarraituz, jendaurrean egonen da 15 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epe horretan espedientea ikusgai egonen da Udaleko idazkaritzan, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Ablitasen, bi mila eta biko maiatzaren hamarrean. Alkatea, Inmaculada Pinilla Baigorri.

Iragarkiaren kodea: A0205450