72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I G U Z K I T Z A

UA.2.24 unitateko mugapenaren aldaketa. Hasierako onespena

Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2002ko apirilaren 24ko osoko bilkuran, ondoren osorik ematen den erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

a) Hasiera batez onestea Iguzkitzako Kontzejuko U.A.2.24 unitateko mugapenaren aldaketa, José Luis Azcona Lara jaunak sustatua.

b) Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunez, aztertu eta bidezko alegazioak egin daitezen. Horretarako iragarkia paratuko da bai Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean bai Nafarroan zabalkuderik handiena duten egunkarietako batean.

Iguzkitzan, bi mila eta biko maiatzaren bostean. Alkatea, Salvador Garín Zabala.

Iragarkiaren kodea: A0205390