72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

E D I K T U A

Irekitako espediente hauen zehapen ebazpenak jakinarazi ahal izan ez direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren ediktuen oholean.

Zehatuaren izen-abizenak: Juan José López Etayo (29.153.169 W). Zehapenaren eguna: RMA, 2002ko urtarrilaren 29a (17/MA). Arau-haustearen arrazoia: 40/1688/01 espedientea; zaraten arloko arau-haustea. Zenbatekoa: 60,10 euro. Urratutako arauak: 1 zenbakiko O.U.O.ren 24. artikulua; 135/89 Foru Dekretuaren 24. artikulua.

Zehatuaren izen-abizenak: Marie Pascale Letierce Geraldine (43.320.207). Zehapenaren eguna: RMA, 2002ko martxoaren 8a (3/MA). Arau-haustearen arrazoia: 40/1777/01 espedientea; zaraten arloko arau-haustea. Zenbatekoa: 60,10 euro. Urratutako arauak: 1 zenbakiko O.U.O.ren 24. artikulua; 135/89 Foru Dekretuaren 24. artikulua.

Zehatuaren izen-abizenak: Mario Pérez Garrido (44.623.482). Zehapenaren eguna: RMA, 2002ko otsailaren 20a (7/MA). Arau-haustearen arrazoia: 40/1989/01 espedientea; txakurrak egindako kaka ez jasotzea. Zenbatekoa: 90,15 euro. Urratutako arauak: 7/94 Foru Legeko 24.2.i art.

Ebazpen horren aurka errekurtso hauetako bat para daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ediktu hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Halaber, aditzera ematen da espedientea interesatuen eskura dagoela Ingurugiro eta Osasun Alorreko bulegoetan (San Saturnino karrika, 2) eta hantxe aztertzen ahalko dutela, lanegunetan, goizeko 8:00etatik eguerdiko 14:00etara.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren bostean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0203954