72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Zehapen espedienteen abiarazpena jakinaraztea

Ondotik zehazten diren zehapen espedienteak abiarazi direla jakinarazi ahal izan ez denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren ediktuen oholean.

Salatua: José Manuel Urrutia Ausejo (15.850.550). Abiarazpen data: RMA 2002ko martxoaren 5a (5/MA). Arau-haustearen arrazoia: 367/02 espedientea, elikagaiak erabiltzeko karneta ez izatea. Isunaren zenbatekoa: 90,00 euro. Urratutako arauak: 1945/1983 Errege Dekretuaren 2.2 artikulua eta 202/00 Errege Dekretuaren 5.2 artikulua.

Espedientatuak, hamabortz egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, alegazioak eta probak proposatu eta agiriak eta argibideak aurkezten ahalko ditu, betiere idatziz, Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean, edota azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako tokietako batean.

Halaberean, aditzera ematen zaio espedientea interesatuen eskura dagoela, Ingurugiro eta Osasun Alorraren bulegoetan, San Saturnino karrikako 2an, azter dezan, 8:00etatik 14:00ak arte, lanegunetan.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hemeretzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0204552