72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Zehapen ebazpenak jakinaraztea

Abiarazitako espediente hauen zehapen ebazpenak jakinarazi ahal izan ez direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren ediktuen oholean.

Zehatuaren izen-abizenak: Arturo Con‡alves Vaz-Delgado jauna (X2938780r). Zehapenaren eguna: RMA, 2002ko martxoaren 20a (4/MA). Arau-haustearen arrazoia: 1832/01 espedientea; arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziarik ez izatea. Isunaren zenbatekoa: 991,67 euro. Urratutako arauak: 50/99 Legearen 3.1 eta 13.1.b artikuluak.

Zehatuaren izen-abizenak: Mikel Martínez Sanz jauna (33.436.878). Zehapenaren eguna: RMA, 2002ko otsailaren 20a (8/MA). Arau-haustearen arrazoia: 2057/01 espedientea; zakurra lotu gabe eramatea eremu publikoan. Isunaren zenbatekoa: 90,15 euro. Urratutako arauak: 7/1994 Foru Legearen 24.2.h artikuluan.

Ebazpen horren aurka errekurtso hauetako bat para daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ediktu hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Halaber, aditzera ematen da espedientea interesatuen eskura dagoela Ingurumen eta Osasun Alorreko bulegoetan (San Saturnino karrika, 2) eta han aztertzen ahalko dutela, lanegunetan, goizeko 8,00etatik eguerdiko 14,00ak arte.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hemeretzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0204551