72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Errekerimenduen jakinarazpena

Trafikoko zehapenen aurka eta/edo trafikoko zehapenak eta/edo garabiko tasak premiamendu bidez gauzatzeko egintzen aurka berraztertzeko errekurtsoak paratzean izandako omisioak zuzentzeko, Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen Alorreko Idazkaritza Teknikoak egin dituen errekerimenduak jakinarazi ahal izan ez direnez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta interesatuen herriko Udaleko edo Kontzejuko ediktuen oholean argitaratzen dira:

Interesatua: Berrio Lago, María del Carmen. Espediente zenbakia: ezezaguna. Berraztertzeko errekurtsoaren zenbakia: 730/02. RAL/RPC: errekurritutako egintzaren kopia.

Interesatua: Echavarri Gil, Elena. Espediente zenbakia: ezezaguna. Berraztertzeko errekurtsoaren zenbakia: 1072/02. RAL/RPC: errekurritutako egintzaren kopia.

Ediktu hau argitaratu eta biharamunetik, hamar egun balioduneko epea du delako omisioa zuzentzeko; horrela egiten ez badu, paratutako errekurtsoari uko egiten diola ulertuko da, 30/1992 Legearen 71.1 artikuluari jarraituz.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hemeretzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0204609