72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

562/2002 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko erreumatologiako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa eta lekualdatze bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 13an emandako 226/2002 Ebazpenaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan erreumatologiako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa eta lekualdatze bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 25. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2002ko otsailaren 27an.

Uztailaren 31ko 283/2000 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikulua aldatu zen. Foru Dekretu horren 2. artikuluak dio, izangai bazterturik ez dagoenean, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko dela eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko dela.

Izangai bazterturik ez dagoenez, bidezko da deialdi horretan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/95 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan erreumatologiako barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa eta lekualdatze bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, ondotik heldu dena, onestea:

Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen lekualdatzea.

Onartuak:

GUTIERREZ POLO, RICARDO ALFONSO.

Baztertuak: Inor ez.

2. Epaimahaiak honako kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Antonio Merino Díaz de Cerio, Nafarroako Ospitaleko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Soledad Salvo Gonzalo, Nafarroako Ospitaleko zuzendari medikoa.

Mahaikidea: Eduardo Loza Cortina, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek hautatua.

Ordezkoa: Tomás Tinture Eguren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek hautatua.

Mahaikide-idazkaria: Gema Vidaurre Alli, Nafarroako Ospitaleko Langileri zuzendaria.

Ordezko mahaikide-idazkaria: José Luis Ruiz Ciruelos, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Izapidatzeko Unitate Teknikora eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hiruan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: a0205280