70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V A L T I E R R A

Udal Planeko aldaketa

Valtierrako Udalak, 2002ko apirilaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hirigintzako Udal Planeko aldaketa: UE22 unitatearen jarduketa sistema konpentsaziokoa izatetik lankidetzakoa izatera pasatuko da.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bidezko juzgatzen diren alegazioak eta erreklamazioak aurkez daitezen.

Valtierran, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0204615