70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Alkatetzaren ebazpenaren jakinarazpena: Udal erroldako ofiziozko baja

Ezin izan denez jakinarazi espedientea ofizioz abiarazi dela Biztanleen Udal Erroldatik baja emateko, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan eta aplikatzekoak den gainerako legedian ezarritakoari jarraituz, ediktu hau argitaratzen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Dimpna José Latorre Mateo andrearen azken helbideko Udalaren ediktu oholean.

"7/02 Ebazpena.

Indarrean dagoen legediak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, datako egunean ebazpen hau eman dut:

Carlos Alcalde Pastor jaunak 2002ko otsailaren 20an eskabidea aurkeztu zuen, erregistroan 1889 zenbakiarekin sartua, eta bertan eskatu Biztanleen Udal Erroldatik baja emateko Dimpna Latorre Mateo andreari, Juan Salvatierra Puertas kaleko 15 zenbakiko etxebizitzan, bera baita etxebizitza horren jabea.

Estatistikaren Nazio Erakundeko buruak eta Lurralde Lankidetzarako zuzendari nagusiak batera emandako ebazpenak, Udalei errolda kudeatu eta berrikusteko agindu teknikoak ematen dizkien hark (1997ko 87. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 11koa), ezartzen du okerreko inskripzioa egitearen ondoriozko Udal Erroldako bajak Udalak izapidatuko dituela. Orobat ezartzen du Udalak ukitutakoari jakinaraziko dizkiola: betetzen ez duen baldintza; espedientea ofizioz abiarazi duela bere herriko erroldan baja emateko, urtearen zatirik handiena bertan bizi ez delako eta, azkenik, presuntzio horren aurka interesatuak, ezarriko den epean (ez da izanen hamabost egunetik gorakoa, ez eta hamarretik beherakoa ere) adierazi ahalko duela bajarekin ados dagoen ala ez, eta ados ez badago bidezko juzgatzen duena alegatu eta agiriak eta frogak aurkeztu ahalko dituela, urtearen egun gehienetan udalerri horretan bizi dela frogatzeko.

Horiek horrela, eta kontuan hartuz jakinarazpena egiten saituta ere ezin izan dela egin.

Ebatzi dut:

Lehenbizi.-Espedientea ofizioz abiaraztea, Dimpna José Latorre Mateo andreari (NANa: 16.014.115C) Udal Erroldatik baja emateko, Juan Salvatierra Puertas, 15 zenbakiko etxebizitzan, bertan ez bizitzeagatik.

Bigarren.-Dimpna José Latorre Mateo andreari ebazpen hau jakinaraztea eta hamabost eguneko epea ematea bajarekin ados dagoen ala ez adieraz dezan, eta ados ez badago bidezko juzgatzen duena alegatu eta agiri eta frogak aurkez ditzan.

Alkateak sinatu eta izenpetzen du, Tuteran, bi mila eta biko apirilaren hamabian, idazkari naizen honen aurrean, hala dela fede ematen baitut."

Ebazpen horren aurka errekurtso hauetariko bat jar daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Tuteran, bi mila eta biko apirilaren hamazazpian. Zinegotzi delegatua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0204614