70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Urbanizazio proiektua hasiera batez onetsita

Zizur Zendeako Udaleko alkate udalburuak, 2002ko apirilaren 23ko ebazpenaren bitartez, erabaki zuen hasiera batez onestea Zizur Txikiko Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioetako hiri lurzoruko A-1 unitatea urbanizatzeko proiektua, Promociones Gambetta, S.L.k sustatua. Jendaurrean egonen da 15 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek haren edukia aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Gazolatzen, bi mila eta biko apirilaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0204612