70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Borondatezko birzatiketa proiektua hasiera batez onetsita

Zizur Zendeako Udaleko alkate udalburuak, 2002ko apirilaren 23an eman ebazpenaren bitartez, erabaki zuen hasiera batez onestea Zizur Txikiko Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioetako hiri lurzoruko A-1 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, ukituriko jabe guztiek sustatua. Orobat, erabaki zuen jendaurrean jartzea 15 egunetarako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek haren edukia azter dezaten Gazolatzen diren udal bulegoetan agertuz, eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Gazolatzen, bi mila eta biko apirilaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0204611