70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O D O S A

E D I K T U A

Lodosako Udalak, 2002ko apirilaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du Carretera de Cárcar karrikako lauretan hogeita hamazazpi zenbakiarekin gibeletik eta ezkerretik muga egiten duten bi lurri soberako lurzatien kalifikazioa ematea, gero zuzenean saltzeko. Lur horiek espedientearen sustatzaile Víctor Gómara Redondorenak dira eta haien azalera hirurehun eta berrogeita hamalau metro karratu eta ehun eta berrogeita lau metro karratu da, hurrenez hurren.

Espedientea hilabeteko epean izanen da jendaurrean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, eta aipatutako epea erreklamaziorik gabe iraganez gero behin betikoz onetsitzat joko da.

Lodosan, bi mila eta biko apirilaren hemeretzian. Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: A0204514