70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

650/2002 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana. Onetsi dira izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak, hots, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko, hala nola Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautapen prozeduretakoak eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko karrerako funtzionarioek kidego berean espezialitate berriak hartzeko prozedurakoak. Era berean, deia egiten zaie sarbide irekiko txandako eta minusbaliatuendako txandako izangaiei, hala behar denean, gaztelaniazko proba egiteko, eta oposizio aldiko lehen proba egiteko.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak otsailaren 27an 49/2002 Foru Agindua eman zuen. Foru Agindu horren bidez onetsi dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko, hala nola Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautapen prozeduretarako deialdia eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko karrerako funtzionarioek kidego berean espezialitate berriak hartzeko prozeduraren deialdia (NAO, 31.a, martxoaren 11koa).

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak apirilaren 25ean 525/2002 Ebazpena eman zuen. Ebazpen horren bidez aipatu deialdien hautapen prozeduretan onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak onetsi ziren. Ebazpen horretan 2002ko apirilaren 30etik maiatzaren 9 bitarteko erreklamazio epea ezarri zen, bi egun horiek barne direla.

Epe hori bukatu da eta, hala behar izan denean, aurkeztu diren erreklamazioak kontuan izan dira. Hartaz, bidezkoa da espezialitate, irakasle kidego eta sartzeko sistemaren araberako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak jendaurrean jartzea eta, hala behar denean, espainiar nazionalitaterik ez duten izangaiek gaztelaniazko proba gainditu behar dutela adieraztea. Halaber, behin betiko zerrendetan bazter gelditu diren izangaiak zein izan diren eta horretarako zer arrazoi izan den ere aditzera eman da.

Deialdiko zazpigarren oinarriko 7. idatz-zatian xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espainiar nazionalitaterik ez duten izangaiek gaztelaniazko proba egiteko egun, ordu eta tokia zehaztea, beti ere deialdian aurrez ikusi den moduan gaztelaniaren jakintza aurretik egiaztatu ez badute bederen.

Era berean, bidezkoa da Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko karrerako funtzionarioek espezialitate berriak hartzeko prozeduran onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratzea. Bazterturik balego, baztertzeko arrazoiak zein diren adieraziko da.

Zazpigarren oinarriko 2. idatz-zatian ezarri zen sarbide irekiko txandako eta minusbaliatuendako txandako izangaiei Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren bidez deia eginen zitzaiela gutxienez oposizioko lehen ariketa egin baino zazpi egun natural lehenago hura egitera joateko. Dei horretan aditzera emanen zen zein egunetan, ordutan eta tokitan hasiko ziren lanean Epaimahaiak estreinakoz.

Agindu horri jarraikiz, Ebazpen honen bidez argitaratu dira txanda irekian eta minusbaliatuendako txandan sartu diren izangaiek zein egunetan, ordutan eta tokitan egin beharko duten oposizio aldiko lehen ariketa.

Horregatik guztiarengatik, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskurantzen, eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30eko 343/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordetu dizkidan eskurantzen arabera,

EBATZI DUT:

1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onestea, hots, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko, hala nola Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan espezialitate eta hizkuntza, irakasle kidego eta sartzeko sistemen araberako hautapen prozeduretako deialdikoak eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko karrerako funtzionarioek espezialitate berriak hartzeko prozedurako deialdikoak. Hezkuntza eta Kultura kontseilariak otsailaren 27an eman zuen 49/2002 Foru Aginduaren bidez onetsi ziren deialdi horiek.

2. Aditzera eman nahi da izangai onartuen zerrendan egoteak ez duela esan nahi Foru Agindu honen bidez deitu hautapen prozeduretan eskatu diren betebeharren jabe denik. Deialdiko zazpigarren oinarriko zortzigarren idatz-zatian ezarritakoaren arabera, sartu eta igotzeko prozeduretarako izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa azterturik ondorioztatzen bada izangaiek ez dutela betebeharretatik baten bat betetzen, ez dute inolako eskubiderik izanen prozedura honetan parte hartzearen ondorioz sor litezkeen eskubideen gainean.

3. Espainiar nazionalitaterik ez duten izangaiei deia egin nahi zaie gaztelaniaren jakintza frogatzeko probara ager daitezen -beti ere deialdian aurrez ikusi den moduan aurretik gaztelaniaren jakintza egiaztatu ez badute bederen-. Proba hori ekainaren 17an eginen da, goizeko 9:00etan, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Santo Domingo aretoan (Santo Domingo aldapa, z/g, Iruña).

4. Sarbide irekiko eta minusbaliatuendako txandako izangai onartuei deia egitea espezialitatez espezialitateko oposizio aldiko lehen ariketa egitera, ondoren zehaztu diren tokietan, egunetan eta orduetan:

I.-Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoa.

-Enpresen Administrazioa, gaztelaniaz: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "María Ana Sanz" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Magdalena kalea, 12, 31015 Iruña).

-Enpresen Administrazioa, euskaraz: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Biurdanako bidea kalea, 3, 31011 Iruña).

-Industria Analisi eta Kimika, gaztelaniaz: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "Donapea" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Donapea kalea, z/g, 31009 Iruña).

-Irudi Pertsonalaren Aholkularitza eta Prozesuak: ekainaren 25ean, 10:00etan, Burlatako "Ibaialde" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Ermita kalea, z/g, 31600 Burlata).

-Biologia eta Geologia, euskaraz: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "Iturrama" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Serafín Olave kalea, 16, 31007 Iruña).

-Marrazketa, gaztelaniaz: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "Navarro Villoslada" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Arcadio Maria Larraona kalea, 3, 31008 Iruña).

-Marrazketa, euskaraz: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Biurdanako bidea kalea, 3, 31011 Iruña).

-Ekonomia, gaztelaniaz: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "Navarro Villoslada" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Arcadio María Larraona kalea, 3, 31008 Iruña).

-Ekonomia, euskaraz: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Biurdanako bidea kalea, 3, 31011 Iruña).

-Gorputz Hezkuntza, gaztelaniaz: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "Navarro Villoslada" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Arcadio María Larraona kalea, 3, 31008 Iruña).

-Filosofia, euskaraz: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Biurdanako bidea kalea, 3, 31011 Iruña).

-Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa, gaztelaniaz: ekainaren 25ean, 16:00etan, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean (Compañia kalea, 6, 31001 Iruña).

-Geografia eta Historia, gaztelaniaz: ekainaren 25ean, 16:00etan, Iruñeko "Navarro Villoslada" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Arcadio María Larraona kalea, 3, 31008 Iruña).

-Geografia eta Historia, euskaraz: ekainaren 25ean, 16:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan ( Biurdanako bidea kalea, 3, 31011 Iruña).

-Informatika, gaztelaniaz: ekainaren 25ean, 16:00etan, Iruñeko "María Ana Sanz" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Magdalena kalea, 12, 31015 Iruña).

-Ingelesa, euskaraz: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Biurdanako bidea kalea, 3, 31011 Iruña).

-Gizartean eta Komunitatean Esku hartzea, gaztelaniaz: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "Adaptación Social" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Bartolome de Carranza kalea, 5, 31008 Iruña).

-Gaztelania eta Literatura, gaztelaniaz: ekainaren 25ean, 16:00etan, Iruñeko "Navarro Villoslada" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Arcadio Maria Larraona kalea, 3, 31008 Iruña).

-Euskal Hizkuntza eta Literatura: ekainaren 25ean, 16:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Biurdanako bidea kalea, 3, 31011 Iruña).

-Matematika, euskaraz: ekainaren 25ean, 16:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Biurdanako bidea kalea, 3, 31011 Iruña).

-Musika, gaztelaniaz: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "Navarro Villoslada" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Arcadio María Larraona, 3, 31008 Iruña).

-Musika, euskaraz: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "Iturrama" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Serafín Olave kalea, 16, 31007 Iruña).

-Ibilgailuen Mantenimenduko Antolaketa eta Prozesuak, gaztelaniaz: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "Donapea" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Donapea kalea, z/g, 31009 Iruña).

-Merkataritzako Antolaketa eta Kudeaketa, gaztelaniaz: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "Mª Ana Sanz" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Magdalena kalea, 12, 31015 Iruña).

-Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak, gaztelaniaz: ekainaren 25ean, 16:00etan, Iruñeko "Vírgen del Camino" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Lucio Arrieta kalea, 1, 31015 Iruña).

-Sistema Energetikoen Antolaketa eta Proiektuak, gaztelaniaz: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "San Juan-Donibane" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Biurdanako bidea kalea, 1, 31011 Iruña).

-Nekazaritzako Ekoizpeneko Prozesuak, gaztelaniaz: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "Agroforestal" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Atarrabiako etorbidea, 55, 31015 Iruña).

-Elikagaien Industriako Prozesuak, gaztelaniaz: uztailaren 4an, 10:00etan, Iruñeko "Agroforestal" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Atarrabiako etorbidea, 55, 31015 Iruña).

-Psikologia eta Pedagogia, gaztelaniaz: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean (Compañia kalea, 6, 31001 Iruña).

-Psikologia eta Pedagogia, euskaraz: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Biurdanako bidea kalea, 3, 31011 Iruña).

-Sistema Elektronikoak, gaztelaniaz: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "Donapea" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Donapea kalea, z/g, 31009 Iruña).

-Sistema Elektrotekniko eta Automatikoak, gaztelaniaz: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "San Juan-Donibane" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Biurdanako bidea kalea, 1, 31011 Iruña).

-Teknologia, gaztelaniaz: ekainaren 25ean, 16:00etan, Iruñeko "Navarro Villoslada" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Arcadio María Larraona kalea, 3, 31008 Iruña).

-Teknologia, euskaraz: ekainaren 25ean, 16:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Biurdanako bidea kalea, 3, 31011 Iruña).

II.-Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen Kidegoa

-Alemana: ekainaren 25ean, 16:00etan, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean (Compañia kalea, 6, 31001 Iruña).

-Frantsesa: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean (Compañia kalea, 6, 31001 Iruña).

III.-Lanbide Heziketako irakasle teknikoen Kidegoa

-Sukaldaritza eta Pastelgintza: ekainaren 25ean, 10:00etan, Burlatako "Ibaialde" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Ermita kalea, z/g, 31600 Burlata).

-Ekipo Elektronikoak: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "Donapea" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Donapea kalea, z/g, 31009 Iruña).

-Instalazio Elektroteknikoak: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "San Juan-Donibane" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Biurdanako bidea kalea, 1, 31011 Iruña).

-Bero eta Fluido Instalazio eta Ekipoen Mantenimendua: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "San Juan-Donibane" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Biurdanako bidea kalea, 1, 31011 Iruña).

-Ibilgailuen Mantenimendua: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "Donapea" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Donapea kalea, z/g, 31009 Iruña).

-Makinen Mekanizazioa eta Mantenimendua: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "Vírgen del Camino" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Lucio Arrieta kalea, 1, 31015 Iruña).

-Nekazaritzako Ekoizpeneko Lanak eta Ekipoak: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "Agroforestal" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Atarrabiako etorbidea, 55, 31015 Iruña).

-Ile-apainketa: ekainaren 25ean, 10:00etan, Burlatako "Ibaialde" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Ermita kalea, z/g, 31600 Burlata).

-Diagnostiko Kliniko eta Ortoprotesikoko Prozedurak: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "Sanitaria" (2. eraikina) Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Irunlarrea kalea, z/g, 31008 Iruña).

-Osasun eta Laguntza Prozedurak: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "Sanitaria" (2. eraikina) Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Irunlarrea kalea, z/g, 31008 Iruña).

-Merkataritzako Prozesuak: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "María Ana Sanz" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Magdalena kalea, 12, 31015 Iruña).

-Kudeaketa Administratiboko Prozesuak: ekainaren 25ean, 10:00etan, Iruñeko "María Ana Sanz" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Magdalena kalea, 12, 31015 Iruña).

-Informatikako Sistemak eta Aplikazioak: ekainaren 25ean, 16:00etan, Iruñeko "María Ana Sanz" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Magdalena kalea, 12, 31015 Iruña).

-Soldadura: ekainaren 25ean, 16:00etan, Iruñeko "Virgen del Camino" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Lucio Arrieta kalea, 1, 31015 Iruña).

5. Aditzera ematea, deialdiko zazpigarren oinarriko 2. idatz-zatian xedatutakoaren arabera, kidego batetik goi mailako beste batera igotzeko parte hartzen duten izangaiei Epaimahaiek deituko dietela gainerako izangaiekin batera, horiei proba idatzia egin eta proba praktikoa egiteko deitzen zaienean. Horrela, goi mailako kidego batean sartzeko deialdian parte hartzen duten izangaiek probaren ariketa praktikoa eginen dute, deialdiko zortzigarren oinarriaren 1.2 idatz-zatian ezarritakoari jarraikiz.

Aipatu iragarki hori jarriko da sarbide irekiko txandako eta minusbaliatuendako txandako izangaiek lehen proba zein lokaletan egin, hartan.

6. Aditzera ematea, deialdiko zazpigarren oinarriko 1. idatz-zatian xedatutakoaren arabera, Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoan espezialitate berriak eskuratzeko prozeduran parte hartzen duten izangaiei dei eginen zaiela sartu eta igotzeko hautapen prozeduretako izangaiei proba praktikoa egitera dei egiten zaien une berean. Hori horrela, espezialitate berriak eskuratzeko deialdian parte hartzen duten izangaiek lehenik probaren zati praktikoa eginen dute, aipatu deialdiko zortzigarren oinarrian xedatutakoaren arabera.

7. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta jendaurrean jartzea Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoan. Era berean, Bulego horretan jarriko dira jendaurrean izangaien behin betiko zerrendak.

Interesatuendako jakinarazpenaren balioa du iragarkia horrela argitaratzeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

8. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Gobernuari zuzendua, Ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabetez.

9. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Teknikora, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileri Atalera eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita lauan.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.

Iragarkiaren kodea: A0205971