70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Galar Zendeako Udalak, 2002ko apirilaren 18an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batean onestea Cordovillako poligonoko 96. lurzatiaren xehetasun azterlana, Residencial Labrit, S.L.k sustatua.

Hasiera batean onestea erabaki da, baita jendaurrean edukitzea ere, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 119.3 artikuluan xedatuarekin bat.

Getze-Galarren, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: A0204513