70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A B A I E N

Bake epaile titular eta ordezkorako deia

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulua eta 1995eko uztailaren 13ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluak betez, deialdi publikoa iragartzen da herri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko. Orobat hamabost egun balioduneko epea ezartzen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, legez eskaturiko beharkizunak beterik, hautatuak izan nahi dutenek eskabidea aurkez dezaten udal bulegoetan, hantxe jasoko baitituzte eskabideak eta argibideak

Labaienen, bi mila eta biko maiatzaren bederatzian. Alkatea, Francisco J. Vertiz Erasun.

Iragarkiaren kodea: A0205354