70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A Z T I

Xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik

Udalak, 2002ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

3. Olaztiko hiri lurzoruko 38, 40 eta 42. lurzatien xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik.

Alkatetzak 2001eko azaroaren 29an emandako ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Olaztiko hiri lurzoruko 38, 40 eta 42. lurzatien xehetasun azterlana, Bargagain, S.L. enpresak sustaturik.

25. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2002ko otsailaren 27koan, eta Udalaren iragarki oholean iragarkia argitaratu ondoren, jendaurrean ez da alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu.

Ikusirik Udaleko arkitektoak emandako txostena:

Kontuan hartuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 98 eta 119. artikuluetan, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legeko -apirilaren 21eko 11/1999 Legeaz aldatu hartako- 22.2.c artikuluan xedatua.

Osoko bilkurak erabaki du:

1.-Behin betikoz onestea Olaztiko hiri lurzoruko 38, 40 eta 42. lurzatien xehetasun azterlana.

2.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta herriko iragarki oholean argitaratzea.

Egintza edo erabaki honen aurka, errekurtso hauek aurkezten ahal dira:

-Aukeran, hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, 29/1998 Legeko 8.1 artikuluan zehaztutako egoeretan izan ezik, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baita.

Olaztin, bi mila eta biko maiatzaren bederatzian. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0205414