70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A Z T I

Hirigintzako Udal Planeko aldaketa puntuala hasiera batez onetsirik

Udalak, 2002ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

5. Hasiera batez onestea Hiri Antolamenduko Udal Planean aldaketa puntuala egiteko proposamena, Angel María Gurmindo Gilek aurkeztua.

Ikusirik Olaztiko Hiri Antolamenduko Udal Planean aldaketa puntuala egiteko proposamena, Angel María Gurmindo Gilek bultzatua.

Kontuan hartuz Udal Planean aldaketa puntuala egiteko arrazoiak interes publikoarekin bat datozela; izan ere, abeltzaintzako ustiategien jarduna erraztu nahi da, haietan ezartzen ari diren teknika berriak direla eta.

Kontuan hartuz altuerak handitzeak ez dakarrela aldaketarik paisaiaren gaineko eraginean, eraikinen gainerako neurriekin konparatuta har dezakeen proportzioaren arabera.

Kontuan hartuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 124. artikuluan eta ondorengoetan xedatua.

Osoko bilkurak erabaki du:

1.-Hasiera batez onestea Udal Planean aldaketa egiteko proposamena, Angel María Gurmindo Gil jaunak sustatua.

2.-Aldaketa egiteko proposamena jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

3.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Udalaren iragarki oholean eta zenbait egunkaritan argitaratzea.

Egintza edo erabaki honen aurka, errekurtso hauek aurkezten ahal dira:

-Aukeran, hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, 29/1998 Legeko 8.1 artikuluan zehaztutako egoeretan izan ezik, halakoetan administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baita.

Olaztin, bi mila eta biko maiatzaren bederatzian. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0205413