70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S A N T S O L

2002ko aurrekontua hasiera batez onetsita

Santsolgo Udalak, 2002ko apirilaren 18an egin osoko bilkuran, 2002ko aurrekontuen espedientea eta haiek betearazteko oinarriak onetsi zituen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 275. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iragandakoan.

Santsolen, bi mila eta biko apirilaren hemezortzian. Alkate udalburua, Luis María Zurbano García.

Iragarkiaren kodea: A0204855