70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Etxarri-Aranatz aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatea

2002ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batez onetsita

Etxarri-Aranatz aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzarrak, 2002ko otsailaren 15ean egin bilkuran, aho batez erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 269. artikulutik 276. artikulura ezarritakoari jarraituz.

2. Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Mankomunitateko iragarki oholean argitaratzea, herritarrek eta interesatuek espedienteak azter ditzaten Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoan, eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, hamabost egun balioduneko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

3. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, 2002ko aurrekontuaren eta betearazteko oinarrien onespena behin betikoa bilakatuko da zuzenean.

Etxarri-Aranatzen, bi mila eta biko apirilaren bian. Mankomunitateko burua, Egoitz Verdugo Markotegi.

Iragarkiaren kodea: A0204853