70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

Zehapen espedientea abiarazi delako jakinarazpena

Ondotik zehazten den zehapen espedientea abiarazi dela jakinarazi ahal izan ez denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuaren azken helbideko Udalaren ediktu oholean.

Salatua: Izaskun Aranguibel Reinaldos. Salaketaren data: 2002ko otsailaren 24a. Arau haustea: zeraman txakurrak eremu publikoan kaka egin eta hura zikintzea. Proposatutako isuna: 120,20 euro. Arau urratuak: Animalien Babesari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legearen 24.2 i) artikulua. Espediente zenbakia: 2/2002-P.

Hamabost eguneko epean, ediktua argitaratu eta biharamunetik aitzina, espedientatuak komenigarri juzgatzen dituen alegazio, agiri edo argibide guztiak aurkezten ahalko ditu, baita frogak proposatzen ahal ere, eta erabil nahi dituen bideak zehaztu. Ohartarazten zaio ezen, alegaziorik aurkezten ez badu prozeduraren hastapeneko edukiaren gainean, egintza hau ebazpen proposamentzat hartuko dela, Prozeduraren Araudiaren 18. eta 19. artikuluetan aurrez ikusitako ondorioekin, zehapen agindua betetzeko, 1398/1993, abuztuaren 4ko Errege Dekretuak onetsia.

Salatuak espedientea aztertzen ahalko du Udal bulegoetan, Udaletxe plaza, 1-1 solairuan, 8:00etatik 14:30ak arte, astelehenetik ostiralera.

Antsoainen, bi mila eta biko eta apirilaren hogeita bostean. Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: A0204663