70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

Zehapen ebazpenaren jakinarazpena

Ondotik zehazten den espedientearen zehapen ebazpena jakinarazi ahal izan ez denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta zehatuaren azken helbideko Udalaren ediktu oholean.

-Zehatua: Genaro Mateo Martín. Salaketaren data: 2002ko abenduaren 12a. Arau haustea: eremu publikoan pixa egitea. Arau urratua: Antsoaingo Udalaren Eremu Publikoko Ordenantza, 8.g) artikulua. Isunaren zenbatekoa: 90,15 euro. Espediente zenbakia: 2/2001-S.

Isuna Herriko Etxeko diruzaintzan ordaindu beharko da, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertze errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

Antsoainen, bi mila eta biko eta apirilaren hogeita lauan. Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: A0204662