70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

UHARTE-ARAKIL

UO-18 unitatea borondatez birzatitzeko proeiktua. Hasierako onespena

Proiektua jendaurrean

Uharteko Udalak, 2002ko apirilaren 23ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Arau Subsidiarioetako UO-18 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Eraikilea sustatzaileak aurkeztua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 169. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, birzatiketa proiektu hori jendaurrean egonen da hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertzen denetik.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Uharte-Arakilen, bi mila eta biko apirilaren hogeita bostean. Alkatea, Juan José Orbegozo Beraza.

Iragarkiaren kodea: A0204661