70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Akats zuzenketa, Caldereria kaleko 10-beheari dagokion zehapen espedientean, eta prozedura ebazteko epea sei hilabetez luzatzea

Akats zuzenketa, Caldereria kaleko 10-beheari dagokion zehapen espedientearen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko iragarkian, eta prozedura ebazteko epea sei hilabetez luzatzea.

Iruñeko Udaleko Hirigintzako eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak ondoko ebazpena eman zuen, bi mila eta biko apirilaren hamabostean:

"Ikusirik 2000/176 espedienteari dagokionez egin diren jarduketak, Caldereria, 10ean egiten den ostatu jardueraren berrikuspena lortzeko ireki baitzen espedientea, ebatzi dut:

1. 20. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2002ko otsailaren 15ekoan, 1345. orrialdean akatsa badela ikusirik, bidezko da hura zuzendu eta berriz argitaratzea, izan ere honela zioen:

Ikusirik 990062 zenbakiko zehapen espedientea, Hirigintza Diziplinaren Alor honek Udalaren irekitzeko lizentziarik gabe jarduera egiteagatik; eta honela behar du: Ikusirik 2000/0176 zenbakiko zehapen espedientea, Hirigintza eta Etxebizitza Alor honek abiarazia, Caldereria kaleko 10ean egiten den ostatu jardueraren lizentzia berrikusteko.

2. Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren 4.1 artikuluari jarraikiz, ustezko erantzuleari jakinarazten zaio hamabortz egun baliodunean, zuzenketa hau argitaratu eta biharamunetik aitzina, bere eskubidearen alde bidezko juzgatzen dituen agiri nahiz informazioak aurkeztu eta alegazio nahiz probak proposatzen ahal dituela, Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean idazkia aurkeztuz. Espedientea aztertzeko eskubidea izanen du.

3. Hirigintzaren eta Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren arloko arau-hausteak zehatzeko prozedura arautzen duen uztailaren 19ko 227/1993 Foru Dekretuaren 9. artikuluari jarraikiz, prozedura ebazteko epea beste sei hilabetez luzatuko dela erabaki da, izan ere jarduketak iragarkien bidez jakinarazi behar baitira."

Ebazpen honen aurka honako hauek para daitezke zuzenean:

-Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Epaitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen bertze interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bostean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0204658