70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Gehien nabarmendu diren Eguesibarko kirolariei laguntzak emateko deialdia

Eguesibarko Udalak ondoko deialdia onetsi zuen, apirilaren 15eko osoko bilkuran:

-Deialdiaren xedea.

Deialdiaren xedea da behar diren baldintzak finkatzea, 2001. urtean gehien nabarmendu diren Eguesibarko kirolariei laguntza batzuk eman dakizkien.

Dirulaguntzarekin pizgarri berezi bat eman nahi da, 2001. urtean izandako lorpenen ildotik, kirolariek beren ahalegin horretan jarrai dezaten.

-Eskabideen aurkezpena.

Dirulaguntzak eskabideen bidez eskatuko dira. Eskabideok, laugarren oinarrian zehaztu agiriekin batera, osoko bilkurari zuzenduko zaizkio.

-Eskabideak aurkezteko tokia eta epea.

Eguesibarko Udalaren erregistro orokorrean, Udaletxean baitago, honako deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, 9:00etatik 14:00etara.

-Bestelako argibideak.

Deialdiaren oinarriak Eguesibarko udal bulegoetan daude, San Martin kalea, 24, Egues.

Eguesen, bi mila eta biko apirilaren hogeita bostean. Kirol, Kultura eta Gazteri Alorreko zinegotzi delegatua, María Angeles Pascal.

Iragarkiaren kodea: A0204655