70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

Udalaren 2002ko aurrekontu arrunta kreditu trasferentziaren bitartez aldatzeko 01/2002 espedientea behin betiko onetsita

Tafallako Udalak, 2002ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2002ko aurrekontu arrunteko kreditu bereziaren 01/2002 espedientea, 17.725 euro egiten dituena guztira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren ariora, delako espedientea aurrekontuen modura tramitatu eta onetsi behar da, informazio, erreklamazio eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientearen hasierako onespena 2002ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran erabaki zuen Udalak eta iragarkia 2002ko apirilaren 1ean argitaratu zen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Udalaren 2002ko aurrekontu arrunteko kreditu gehikuntzaren 01/2002 espedientea, osotara 17.725 euro egiten dituena, behin betikoz onetsirik gelditu da eta 202.3 artikuluari jarraituz, aipatu kreditu gehikuntzaren iragarkia argitaratzen da:

-Altak gastuetan:

Kontusaila: 0.4300.13101. Izena: Hirigintzako lan- kontratudunen ordainsariak.

Zenbatekoa: 13.325 euro.

Kontusaila: 0.3142.16001. Izena: Gizarte Segurantzako kuota.

Zenbatekoa: 4.400 euro.

-Bajak gastuetan:

Kontusaila: 0.4300.22707. Izena: hirigintzako kanpoko txostenak eta aholkularitza. Zenbatekoa: 17.725 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen kontra hauetako bideren bat erabiltzen ahal dela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

Tafallan, bi mila eta biko apirilaren hogeita hiruan. Alkatea, Luis Valero Erro.

Iragarkiaren kodea: A0204637