70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Tuterako Udalak, 2002ko martxoaren 22an egin bilkura arruntean, Hiri Antolamendu eta Ingurumeneko Informazio Batzordeak proposaturik, erabaki zuen honako obra hauek interes orokorrekoak eta onura publikokoak direla deklaratzea: "II. handitzearen eranskina: Gardachalesko biribilgunea. Tuterako sarbidea, Zaragozako errepidetik datorrena, berritzea (lehengo N-232), II. fasea: Plaza de Europa-Tutera hegoaldeko lotunea" (1. ardatza: Plaza de Europa-Barrenako biribilgunea tartea

2. ardatza: Barrerako biribilgunea-Eroskiko biribilgunea tartea; 3. ardatza: Eroskiko biribilgunea-Tutera hegoaldea-Fontellas tartea)"; halaber, erabaki zuen obra horien proiektua onestea eta proiektuan bildutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedura abiatzea, okupatu baino lehen ordainketa eginez edo gordailuan utzita. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hamabost egun balioduneko jendaurreko epea izanen da, aipatu espedienteak ukitutakoek alegazioak aurkez ditzaten, idatziz, Udalaren erregistro orokorrean.

-Jabeen eta ondasunen zerrenda:

Zenbakia: 1. Titularra: Francisco Joaquín Cobertera Laguna. Lurzatia: 234. Azalera: 473,40 m2. Lurzoruaren balioa (ukitua izateagatiko saria ere barruan da): 7.638,55 euro.

Zenbakia: 2. Titularra: Eugenio Francisco Cobertera Laguna. Lurzatia: 234. Azalera: 21,20 m2. Lurzoruaren balioa (ukitua izateagatiko saria ere barruan da): 313,81 euro.

Zenbakia: 3. Titularra: Hermanas Escribano Garbayo. Lurzatia: 1.450. Azalera: 558,20 m2. Lurzoruaren balioa (ukitua izateagatiko saria ere barruan da): 9.102,06 euro.

Zenbakia: 4. Titularra: Pedro Ramón Arregui Jiménez. Lurzatia: 233. Azalera: 33,45 m2. Lurzoruaren balioa (ukitua izateagatiko saria ere barruan da): 495,14 euro.

Zenbakia: 5. Titularra: Hotel Sancho El Fuerte, S.L. Lurzatia: 231. Azalera: 27,53 m2. Lurzoruaren balioa (ukitua izateagatiko saria ere barruan da): 472,72 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta biko apirilaren bian. Zinegotzi delegatua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: A0204050