70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Urbanizazio-desjabetzapen proiektua hasiera batez onetsirik

Lizarrako Udalak, 2002ko martxoaren 7an egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen, aho batez:

1. Hasiera batez onestea García Orcoyen eskualdeko ospitalera Santa Soria kaletik dagoen sarbidearen urbanizazio-desjabetzapen proiektua, Udalaren zerbitzu teknikoek prestatu dutena eta espedientean dagoena; horren ondorioz, obra onura publikokoa dela eta proiektuan deskribatu finkak okupatzea nahitaezko dela deklaratzen da.

2. Hasiera batez onestea ukitutako jabeen eta nahitaez erosi beharrekoak diren ondasun eta eskubideen zerrenda, proiektuan bertan dagoena.

3. Desjabetzapen espedientea tramitatzean, multzoa tasatzeko prozedura aplikatzea, Lurzoruaren araubideari eta balorazioei buruzko apirilaren 13ko 6/98 Legearen 36. artikuluan xedatuarekin bat; artikulu hori Hirigintzako Kudeaketari buruzko Erregelamenduko (abuztuaren 25eko 3288/1978 Errege Dekretuaren bidez onetsi hartako) 202. artikuluari eta ondorengoei buruz ari da.

4. Francisco Javier Caballero Senosiáin, Lizarrako Udaleko arkitektoa, administrazioko peritu izendatzea, espediente honetarako.

5. Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean hedapen gehien duten egunkarietako batean argitaraturik, interesatuek egoki juzgatzen dituzten ohar eta erreklamazioak egin ditzaten, bereziki beren eskubideen titulartasunaren edo balorazioaren gainean.

6. Hitzez hitz igorriz, Floriano Murguialday Pérez jaunari prezamendu-orria eta balorazio irizpideak finkatzeko proposamena ematea, alegazioak egin ahal ditzan hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita; interesatuari adieraztea ezen ez bada aipatu epean balorazioaren aurka agertzen, egintza honetan finkatzen dena onartu duela kontsideratuko dela, eta, halaber, balio justua haren adostasunarekin behin betiko finkatutzat joko dela.

7. Lurraldearen Antolamendu Departamentuari behar den baimena eskatzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legeko 39.2 artikuluan xedatuarekin bat.

ERANSKINA

Desjabetzapenak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda, eta horiei dagozkien prezamendu-orriak

1 zenbakiko finka.

Deskribapena.

-Kokagunea: Ibarra alderdia (1. poligonoa, 383. lurzatia).

-Jabea: Floriano Murguialday Pérez.

Finkaren deskribapena.

-Lurzorua: azalera, 9.354 metro karratu.

-Hegalkinak: hegalkinak daudelako berririk ez dago.

-Mugak:

-I: 58, 59 zenbakiko hiri finka.

-H: sartzeko bidea.

-E: Santa Soria kaletik sartzeko bidea eta aparkalekua.

-M: Santa Soria kalea.

Titulua.

-Erregistroko datuak: 2375. liburukia; 142. liburua; 86. folioa.

-Kargak: ez du kargarik.

-Hirigintzako kalifikazioa: lurzoru urbanizaezina, herrigunearen ingurua.

Desjabetuko den azalera:

Deskribapena.

-Lurzorua: 312,25 metro karratu.

-Hegalkinak: hegalkinak daudelako berririk ez dago.

-Mugak:

-I: finka nagusiaren gainerako zatia.

-H, E: aparkalekura joateko bidea eta zaharren erresidentzia.

-M: Santa Soria kalea.

Desjabetzapenaren balorazioa.

-Lurzorua: 1.280,22 euro.

-Beste batzuk: ez dago beste ezeren berririk.

2 zenbakiko finka.

Deskribapena.

-Kokagunea: Ibarra alderdia (1. poligonoa, 492. lurzatia).

-Jabea: Floriano Murguialday Pérez.

Finkaren deskribapena.

-Lurzorua: azalera: 8.618 metro karratu.

-Hegalkinak: hegalkinak daudelako berririk ez dago.

-Mugak:

-I: zaharren erresidentziara eta egungo aparkalekura joateko bidea.

-H: Santa Soria kaleko etxebizitza multzoa eta Udal katastroko 33 zenbakiko finka.

-E: Arkaburua kale edo bidea.

-M: Santa Soria kalea.

Titulua.

-Erregistroko datuak: 2375. liburukia; 142. liburua; 86. folioa.

-Kargak: ez du kargarik.

-Hirigintzako kalifikazioa: lurzoru urbanizaezina, herrigunearen ingurua.

Desjabetuko den azalera:

Deskribapena.

-Lurzorua: 331,15 metro karratu.

-Hegalkinak: hegalkinak daudelako berririk ez dago.

-Mugak:

-I: aparkalekura joateko bidea eta zaharren erresidentzia.

-H, M: Santa Soria kalea.

-E: finka nagusiaren gainerako zatia.

Desjabetzapenaren balorazioa.

-Lurzorua: 1.357,72 euro.

-Beste batzuk: ez dago beste ezeren berririk.

Lizarran, bi mila eta biko martxoaren hemezortzian. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0203519