70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Udaleko alkate udalburua, 2002ko apirilaren 29an eman ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen La Barrena industrialdeko 11. unitate integratuko 39. exekuzio unitatearen (lehengo 2. exekuzio unitatea) xehetasun azterlaneko aldaketa. Unitate hori Tuterako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko 14-B lurzatian dago. Sustatzailea José María López Carballo jauna izan da, "Promociones y Gestiones Inmobiliarias Ratisbona S. Com." enpresaren izenean. Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: A0204987