70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D I G O R R I A

Udalaren armarria aldatuta

Mendigorriko Udalak, 2002ko apirilaren 26an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Udalaren armarria aldatzea. Hona hemen:

-1. armarria:

1. Nafarroa eta Evreuxen laurdendua.

2. Aragoi eta Siciliako laurdendua, ikoroski eran.

Horren guztiaren gainean bi erbi-txakurrek eusten duten koroa dago, kasketa eta paumaren lumak dituen gandorrarekin.

-2. armarria: txikiagoa, hiru dorre dituen gazteluarekin, Mendigorriko Kontzejuaren irudi.

Jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 28 eta 22. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Mendigorrian, bi mila eta biko apirilaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, María Asunción Fernández Izu.

Iragarkiaren kodea: A0204986