70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S T E J O N

Laguntza kontratua adjudikatuta

Castejongo Udalak, 2002ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen G.P.D., Gestión de Proyectos, S.L.ri adjudikatzea honako obrak egiteko proiektua prestatu eta zuzendaritza teknikoa eramateko laguntza kontratua: "Plaza de Españaren urbanizazioa". 29.584,22 eurotan adjudikatu da, BEZa barne.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Castejonen, bi mila eta biko apirilaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: A0204981