70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Udal Erroldatik baja ematea, okerreko izen-emateagatik

Biztanleriaren eta Toki Erakundeetako Lurralde-mugaketaren Araudiaren 72. artikuluan oinarrituz, Udal honek espedientea ofizioz abiarazi du Berriozarko Biztanleen Udal Erroldatik baja emateko José Antonio Jiménez Pérez jaunari (15.545584Q NANa) okerreko izen- emateagatik, izan ere ez ditu aipatu erregelamenduko 54. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen (Udalerrian ez bizitzea).

Erroldako erreferentzia: 1/1/1245/1

Helbidea: Zortziko kalea, 10-3. esk.

Aditzera ematen zaio, espedientean ageri den interesatua izaki, eta 10 eguneko epea ematen, Alkatetza honetan ager dadin, bajarekin ados dagoen edo ez adierazteko. Ados ez badago bidezko juzgatzen dituen agiri eta frogak proposatu ahalko ditu, udalerrian bizi dela frogatzeko.

Berriozarren, bi mila eta biko maiatzaren hiruan. Alkatea, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0204978