70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Ñ O R B E

Bake epailearen eta ordezkoaren karguak hutsik

Añorbeko Bake Epaitegi honetako bake epaile titularra, María Luisa Torres Esparza, eta haren ordezkoa, Jacinto Pérez Irisarri, izendatu zirenetik lau urte betetzeko eguna hurbil dagoela eta, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan xedatuari jarraikiz, kargu huts horiek iragartzen dira eta hamabost egun naturaleko epea irekitzen, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aipatu Lege Organiko horren 302. artikuluak zehazten dituen legezko baldintzak betetzen dituzten guztiek horrela eska dezaten Añorbeko Udalean, bulego orduetan. Ohartarazten da izendapena Nafarroako Auzitegi Nagusiko Gobernu Sailak eginen duela, Udalak osoko bilkuran erabateko gehiengoaz hautatzen duena. Bestalde, ez da inolako trabarik gaur egun kargu horretan dagoena berriz ere hautatzeko, eta inork eskatzen ez badu, Udalak, osoko bilkuran, nahi dituenak hautatuko ditu.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Añorben, bi mila eta biko maiatzaren hamarrean. Alkateordea, Jesús María Oroz Pérez.

Iragarkiaren kodea: A0205529