70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan ezarritakoari jarraituz, kargu huts horiek iragartzen dira eta hamabost egun naturaleko epea irekitzen, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, aipatu Lege Organiko horren 302. artikuluak aipatzen dituen legezko baldintzak dituzten guztiek horrela eska dezaten, eskabideak aurkeztuz Noain-Elortzibarko Udaleko erregistro orokorrean (Errege kalean, 62-A, Noain-Elortzibarren).

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0205985