70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U R T Z U N

Bake epailea eta ordezkoa izendatzeko deialdia

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulua eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluak betez, hamabost egun balioduneko epea irekiko da, argitalpen honetatik hasita, legez eskaturiko beharkizunak beterik, Udal honetako bake epaile nahiz ordezko izan nahi dutenek udal bulegoetan eskaera egin dezaten, hantxe jasoko baitituzte behar den eskabidea eta argibideak.

Irurtzunen, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zazpian. Alkatea, Eduardo Murugarren Francés.

Iragarkiaren kodea: A0205984