70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Allo, Arellano, Arroitz, Deikaztelu, eta Leringo Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatea

E D I K T U A

Allo aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko buruak, datako egunean, ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik María Angeles Orue Dueñas andreak aurkeztutako agiriak, bera izan baita epaimahaiak proposatu duen izangaia hezitzailearen lanpostua betetzeko, betiere, Allo aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitaterako hezitzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 7.02 oinarriari jarraituz (2001eko 57. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, maiatzaren 9koa).

Kontuan hartuz agiri horiek bat datozela deialdian eskatutakoarekin.

Deialdiaren 7.01 oinarrian ezarritakoari jarraituz,

Ebatzi dut:

1.-María Angeles Orue Dueñas andrea Allo aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lan-kontratudun finko izendatzea, hezitzailearen lanpostua bete dezan.

2.-Izendapen hori 2001eko 57. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 9an, argitaratutako deialdian ezarritako baldintzen arabera eginen da eta indarra hartuko du izangaia lanpostuaz jabetzen den egunean.

3.-Lanpostuko lansaria D mailari dagokiona izanen da.

4.-Izendaturiko izangaiak lanpostuaz jabetu beharko du hilabeteko epean, izendapen hau jakinarazten zaionetik hasita, baina aldez aurretik, hitz eman edo zin egin beharko du, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduko 35. artikuluan ezarrita dagoen bezala.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi ondoko hilabetearen barrenean. Aipatu Auzitegi horren esanbidezko edo ustezko ebazpenek amaiera emanen diote foru bide administratiboari eta haien aurka jotzen ahalko da, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunetan, legedi orokorrari jarraituz.

Mankomunitateko burua, Lourdes Alegría.

Iragarkiaren kodea: A0205896