70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R E S

Obren lehiaketa

Xedea: jarduera ekonomikoen poligonorako hornidura eta saneamenduko hartuneak paratzea, Garesko Aloa alderdian, Nasuinsa entitatearen aginduz prestatutako aipatu proiektuko urbanizazio proiektuaren separatari jarraituz.

Obrak egiteko aurrekontua: 252.669,77 euro (BEZa barne).

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.

Obrak egiteko epea: bi hilabete eta erdi.

Behin-behineko fidantza: aurrekontuaren % 2.

Enpresaren sailkapena: A taldea, 2. azpitaldea, d kategoria; eta E taldea, 1. azpitaldea, d kategoria.

Proposamenak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 27 egun naturaleko epean, Garesko Udaleko bulegoetan, jendea hartzeko orduetan (11:00etatik 13:00etara).

Proiektua ikusgai: Garesko Udaleko idazkaritzan, egun eta ordu baliodunetan, baita Papelería Técnica Rubion ere (Bergamin kalea, 10, Iruña).

Garesen, bi mila eta biko maiatzaren hogeita batean. Alkatea, Eva Erro Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0205894