70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MIRANDA-ARGA

2002ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespena

Herri honetako Udalak 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra onetsi zuen, hasiera batean, 2002ko apirilaren 9an egin osoko bilkura berezian. Aurrekontu horrek bere baitan biltzen ditu Udalaren aurrekontua eta Miranda-Argako Virgen del Castillo zahar etxea erakunde autonomoarena, eta espedienteak bi aurrekontuak betearazteko oinarriak jasotzen ditu.

Aurrekontua, betearazteko oinarriak eta espedientea udal idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Miranda-Argan, bi mila eta biko apirilaren hamarrean. Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: A0204448