70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MIRANDA-ARGA

Plantilla organikoa

Irailaren 1ean, 1993ko 107. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Nafarroako Toki Administrazioen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, hona zer erabaki zen 2002ko apirilaren 9ko bilkuran:

1. 2002ko plantilla organikoa eta Udalaren zerbitzuko funtzionarioen zerrenda osagarriak onestea, baita Udalaren zerbitzuko lan kontratudunen zerrendak ere, horretarako tramitatu den espedientean jasotzen den bezala.

2. Virgen del Castillo zahar etxea erakunde autonomoaren 2002ko plantilla organikoa eta haren zerbitzuko langileen zerrenda osagarriak onestea, horretarako tramitatu den espedientean jasotzen den bezala.

Espedientea jendaurrean izanen da udal idazkaritzan, hamabortz egun baliodunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesatuek, aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 276.2 artikuluarekin bat, erreklamaziorik aurkezten ez bada behin betikoz onetsiko da, jendaurrean egoteko epea bukatutakoan.

Miranda-Argan, bi mila eta biko apirilaren hamarrean. Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: A0204447