70. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

2002ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2002ko martxoaren 27ko bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Mankomunitatearen 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, interesatuek espedientea idazkaritzan aztertu eta, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten, 2/1995 Foru Legean xedatutakoaren arabera.

Alegaziorik ez bada, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da eta kapitulutan emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Buñuelen, bi mila eta biko apirilaren bian. Mankomunitateburua, José Luis Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: A0204445